Europar proiektuak
EEE/EVEren eraketatik bertatik nazioartean jarduteko asmo sendoa izan du, bai bere taldean dauden enpresen bidez, bai gainerako euskal enpresen bitartez. Horren erakusle da, besteak beste, energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien sustapenaz Europako Batzordeak deitu dituen hainbat programatan parte-hartzea; adibidez, Thermie eta Alure zeritzoten behinolako programak, edo gaur egungo SAVE, ALTERNER; FP6 edo EIE izeneko programak.
Aipatutako programa edo egitasmoetan parte-hartzeari esker, esperientziak eta ezagutza elkarri trukatzeko aukera izateaz gain, lankidetza sakona izan du EEE/EVEk Europako beste energia agentziekin, teknologia institutuekin eta herri-administrazioko erakundeekin.