Lekua: Bizkaia Plaza Eraikina, Auditorium.
Sarrera
Europako I+G VI. Esparru Programaren hasieratik, I+G+b nazioartekotzeko estrategia aktiboa ari da garatzen Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Teknologia Zuzendaritza; horrek EUSKAL ENPRESARI (bereziki ETEei) eta oro har zientzia, teknologia eta berrikuntzako euskal sistemari laguntzen die, ikerketaren europar dimentsioa indartzen.
Estrategia honen zutabeetako bat Jaurlaritzak ERA-NETen alde egiten duen apustua da, eta ERA-NET Europar Batzordearen ekimena da eskualde eta estatuetako gobernuek beren ikerketa, garapen eta berrikuntza arloko programak koordina ditzaten.
Jardunaldi honetan SmartGrids ERA-NET eta 2010eko urtarrilean irekiko den I+G+b-rako deialdia aurkeztuko da.
SmartGrids 2010 jardunaldiaren helburuak:
- Sare Elektriko Adimendunen arloan, Europa mailan I+G+b-ko lankidetza-proiektuetan euskal enpresen parte-hartzea sustatzea.
- 2010eko lehen deialdi honetan proiektu-proposamenak aurkezteko behar diren prozeduren berri ematea.
- ERA-NET eta I+G+b-ren europartzeari buruz Eusko Jaurlaritzak duen ikuspegi globala adieraztea.
Hartzaileak
- Enpresa, Enpresa Elkarte, Kluster, Aholkularitza Enpresa eta abarretan I+G+b-ko zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituztenentzat.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kideentzat.
Deskribapena
Izen-ematea hona bidali: Judith de Prado jdeprado@innobasque.com, Tel: 94 420 94 88; Faxa: 94 420 94 89
Izen-deiturak
NAN-DNI (*)
Erakundea
Kargua
e-posta
Telefonoa
(*) Segurtasun-arrazoiengatik, nahitaezkoa da NAN-DNI aurkeztea jardunaldia izango den eraikinera sartzeko. Sarbidea errazteko, beharrezkoa da aldez aurretik NAN-DNI-zka. bidaltzea.
Egitaraua
Smartgrids Era-Net (Sare Elektriko Adimendunak) 2010eko deialdiaren aurkezpen-jardunaldia
| 10:15 |
Ongi etorria. |
| 10:15 |
Oskar Zabala, Eusko Jaurlaritzako Energia zuzendaria. |
| 10:25 |
José Ignacio Hormaeche, Energiaren Euskal Erakundearen kontseilari zuzendari nagusia. |
| 10:35 |
José Manuel Castellanos, CIC energiGUNE. |
| 10:45 |
ERA-NET SmartGrids, Raúl Reyero, Ikerlan. |
| 11:00 |
SMARTGRIDS 2010 Deialdia: Gaiak, Europar Partzuergoa, egutegia, prozedurak, etab. Oihana Blanco, Innobasqueko Nazioartekotze saila. |
| 11:30 |
Kafe etenaldia |
| 12:00 |
EAEk I+G+b-ko nazioartekotze-proiektuetan eta SmartGrids ERA-NETen izan behar duen parte-hartzearen ikuspegia: Edorta Larrauri, Eusko Jaurlaritzako Teknologia zuzendaria. |
| 12:30 |
Galde-eskeak |
| 13:00 |
Jardunaldiaren bukaera |