Metano-itsasontziak

Iturriaren tamaina handitu Iturriaren tamaina txikitu Imprimatu

Gas natural likidotua (GNL), ekoizten den lekutik kontsumo-gunera, berariaz edo espresuki garraiatzeko egiten diren itsasontziak dira. Horrelako itsasontziak egitea erronka teknologiko handia da, gasa zero absolutu inguruko tenperaturan eduki behar baita hoztuta denbora luzez.

Metano-itsasontziak
 

Datuak

Datuak

Metano-itsasontziak zingo edo sakonera eta karga-edukiera handia izatea beharrezkoa da gas-kantitate handiak garraiatzeko.

Datuak:
  • Luzera 284,37 metro
  • Zabalera 42,45 metro
  • Altuera 25 metro
  • Abiadura 19,5 korapilo
 

Tangak

Tangak

Metano-itsasontziaren barruko lau tanga kriogenikok garraiatzen dute gas likidotua ­163oC tenperatura konstantean. Aurrerapen teknologikoei esker, metano-itsasontzian gertatzen den boil-off izeneko efektua (GNLa gas bihurtzea berriz ere) gutxitzen da. Gas bihurtzen den kantitate txiki hori erregai moduan erabiltzen da metano-itsasontzirako, eta gainerakoa GNL bihurtzen da berriro ere.

 

Zeharkako ebakidura

Zeharkako ebakidura

Ingeniaritzako azterlan aurreratuak behar dira karga-tangak egiteko; izan ere, tanga hauek ibilaldi osoan GNLren tenperatura mantentzeaz gain, hotzak metano-itsasontziaren kroskoa ez kaltetzeko egokiak izan behar dute.

  • 1.200.000 piezaren azken muntatzea.
  • Harea bereziz betetako 50.000 kutxaren egitura.
  • Nikel-eduki handiko aleazioaz osatutako mintz isolatzailea.
 
© 2011 Ente Vasco de la Energía - EVE • Alameda de Urquijo, 36 - 1º • Edificio Plaza Bizkaia • 48011 BILBAO • Tel.: (34) 944 035 600 • Fax: (34) 944 035 699