Birgasifikazio-instalazioa

Iturriaren tamaina handitu Iturriaren tamaina txikitu Imprimatu

Sarrera

planta regasificadora

Etxean zein industrian erregai moduan erabiltzeko, gas naturalaren eskaria gero eta handiagoa da. Gas naturalari esker, erabiltzen diren energia-iturriak dibertsifikatzearekin batera, atmosferara aireratzen diren emisioak murrizten laguntzen da.

 

Garraioa

Gas naturala itsasoko hondoan edo lehorreko lurpean eratzen da modu naturalean. Hidrokarburo gaseoso arinen nahastea da, usaingabea eta kolorgea.

Birgasifikazio-instalazioa
  • A) Horrelako gas-hobi naturalean ateratzen da gasa. Itsasoan zein lehorrean egon daiteke, eta 3.000-3.500 metro inguru zulatzen da. Lehorreko gas-hobietan, zenbaitetan, 5.000 metrorainoko zulaketak egiten dira.
  • B) Ekoizle herrialdeetan kokatutako likidotze-instalazioa. Instalazio honetan gasa likido bihurtzen da tenperatura kriogenikoan, zero absolutu inguruko tenperaturan, hain zuzen.
  • C) Teknologia aurreratua darabilten metano-itsasontziek garraiatzen dute gas natural likidotua (GNL) tenperatura kriogeniko konstantean kontsumo-gunetara.
  • D) Behin helmuga-instalaziora helduz gero, birgasifikazio prozesuari ekiten zaio, gas likidotua bere egoera natural bihurtzeko, hau da, gas-egoera.

Ekoizle herrialdeetan ateratzen da gasa eta likidotze-instalazioetan -160oC-ra jaitsarazten da tenperatura, egoera likidoan garraiatu ahal izateko. Egoera honetan hartzen duen espazioa 60 aldiz txikiagoa da, eta metano-itsasontzian garraiatzeko aukera dago

Hartzea

Birgasifikazio-instalazioa

Birgasifikazio-instalazioak honako sistema hauek ditu: atrakatzea, garraioa, biltegiratzea eta gas natural likidotua (GNL) gas natural (GN) bihurtzeko sistema.

 
  • A - Ponpaketa-sistema

    La Planta regasificadoraGarraiatzeko hoditeriaren bidez eramaten da GNLa tangetaraino, bertan behar bezala biltegiratzeko.
  • B - Atrakalekuko pantalana

    Pantalán de atraqueMetano-itsasontziak atrakatu ondoren, pantalanean “katuaren bibotea” deritzon sistemaren bidez amarratzen da. Zeregin honetarako bereziak diren beso zurrunek deskargatzen dute gasa sotoetatik. Lan honetan 24 ordu arte eman daiteke.
 

Biltegiratzea: Tanga kriogenikoak

Planta regasificadora

55 metroko altuera eta 75 metroko diametroa duten tanga hauetan, teknologia aurreratuenaz egiten diren ingeniaritzako lan bikain hauetan, biltegiratzen da GNLa eta -160oC-tan edukitzen dute hoztuta. Tanga hauek altzairu kriogenikozko barneko tanga batez, perlitazko isolatzaileaz eta kanpoan dagoen altzairu eta hormigoi aurreatezatuzko beste tanga batez daude osatuta.

 

A - Hormigoizko tanga baten zeharkako ebakidura

Birgasifikazio-instalazioa
  1. Hormigoia
  2. Perlitazko isolatzailea
  3. Manta isolatzailea
  4. Metalezko xafla aleatua
  5. Hormigoi betegarria
  6. Hormigoizko sabaia
  7. Euskarri esekiak
  8. Isolatzailea
  9. Barruko tanga
  10. Metalezko tangaren barruaren hondoa
  11. Perlita
  12. Esekitako sabaia
 

B - GNL

GNLa tangaren goiko aldetik sartzen eta ateratzen da.
 

Birgasifikatzea

Planta regasificadora

Biltegiratutako GNLa lurruntze, erregulazio eta usaina emateko sistemetatik pasatzen da, azken produktu bihurtzeko, hots, gas natural.

 
Planta regasificadora

A) Erregulazio-estazioa

Gas naturala erregulazio, neurketa eta usaina emateko prozesuetatik pasatzen da, gas-ihesak antzeman edo detektatu ahal izateko.

 
Planta regasificadora

B) Errelikidotzailea

“Boil-off” izenekoaren berreskuratzea egiten du. Biltegiratze-prozesuan GNLren kantitate txiki bat gas natural bihurtzen da. Hemen berreskuratu egiten da eta lurrun-gailuetan birgasifikatutako gasarekin nahasten da.

 
Planta regasificadora

C)Lurrun-gailuak

Gas likidotuaren tenperatura igoarazten dute. Horretarako, itsasoko ura erabiltzen dute. Hala, GNLa bere gas-egoera bihurtzen da.

 

Kontsumoa

Birgasifikazio-instalazioaGas naturala behar bezala egokitutakoan, gasbideen bitartez banatzen zaie azken kontsumitzaileei, etxean erabiltzeko, adibidez, berokuntzarako eta ura berotzeko, eta industrian erabiltzeko.

Aipatzekoa da gas naturalaren garrantzia elektrizitatea sortzeko ziklo konbinatuko zentraletan; izan ere, gas naturala erabiltzen dute erregai moduan.

 

Erresrbak munduan

Birgasifikazio-instalazioa

Gas naturalaren erreserbak munduan

  • Kanada: %1
  • Irak: %1,8
  • Holanda: %1
  • Norvegia: %1,2
  • Errusia: %27,6
  • Kazakhstan: %1,1
  • Turkmenistan: %1,2
  • Uzbekstán: %1,1
  • Malaysia: %1,2
  • Indonesia: %1,5
  • EEUU: %3,1
  • Argelia: %2,6
  • Venezuela: %2,4
  • Egipto: %1
  • Nigeria: %2,6
  • Saudi Arabia: %3,8
  • Qatar: %15
  • EAU: %3,5
  • Iran: %15,5
  • Australia: %1,5
© 2011 Ente Vasco de la Energía - EVE • Alameda de Urquijo, 36 - 1º • Edificio Plaza Bizkaia • 48011 BILBAO • Tel.: (34) 944 035 600 • Fax: (34) 944 035 699