Energia elektrikoa aurreztu

Energia elektrikoa aurrezteko aholkuak

Iturriaren tamaina handitu Iturriaren tamaina txikitu Imprimatu
Ahorrar electricidad

Kontuan hartu gure aholkuak eta energia elektrikoa aurreztuko duzu

Energia kontsumitzeko eran edo ohituretan aldaketa txiki batzuk eginez, energia zentzuz erabiliz eta instalazio edo etxetresna elektriko egokienak aukeratuz, besteak beste, energia aurreztu daiteke etxean. Hemen dituzu aholku baliagarriak elektrizitate kontsumoa gutxitzeko.

Energia elektrikoa aurrezteko aholkuak

Jarraian, bizi kalitate eta erosotasunari uko egin gabe, energia elektrikoa aurrezteko aukera ematen duten aholkuak azaltzen dira:

  • Itzali argia geletatik irtetean (faktura elektrikoan %25eraino aurrezten da).
  • Aprobetxatu argi naturala ahalik eta gehien. Horma argiak lagungarriak dira.
  • Eduki lanparak beti garbi.
  • Ordezkatu goritasunezko bonbilla zaharrak, eta erabili A klaseko kontsumo txikikoak haien ordez (%80eraino aurreztu daiteke argiztapenean).
  • Erabili lanpara fluoreszenteak argia denbora luzez piztuta egoten den tokietan; adibidez, sukaldean.
  • Berritu etxetresna elektriko zaharrak, eta haien ordez eraginkortasun handikoak erabili, A, A+, A++ klasekoak, kasu.
  • Erregulatu modu egokian hozkailuaren tenperatura, eta kendu izotza.
  • Labearen ordez mikrouhina erabiliz gero, %60tik gora aurrez daiteke elektrizitate kontsumoan. Janaria berotzeko energia gutxien erabiltzen duen etxetresna mikrouhina da.
  • Sutearen diametroa baino pixka bat handiagoak eta lauak diren ontziak erabiltzea komeni da.
  • Presio eltzea erabiliz gero, arinago egiteaz gain, energia gutxiago kontsumitzen da.
  • Jantziak lehortzeko, zabaldu arropa airean, kalean eta lisatu oraindik pixka bat heze egoten denean.
  • Ontzi-garbigailua eta garbigailua ahalik eta gehien kargatu eta erabili programarik egokiena, garbiketa premiaren arabera. Ahal den guztietan, garbitu  ur hotzarekin edo tenperatura baxuarekin.
  • Garbitu ur irazkia aldian-aldian, eta mantentze egokia egin ontzi-garbigailu eta garbigailuarekin.
  • Deskonektatu kargatzeko gailuak, bateria osorik edo beteta egoten denean.
  • Ez utzi tresnak stand by egoeran (etxeko faktura elektrikoaren %10 inguru izaten da).
  • Leiho zaharrak ordezkatzeak energia aurrezpen esanguratsua dakar.

Etxean energia aurrezteko era guztietako gomendioak edo aholkuak daude lotura honetan.

Zure etxean energia eraginkortasuna hobetzeko inbertsioak egiteari begira, EEEk ematen dituen diru laguntzez informazioa jaso dezakezu lotura honetan.

Erabil ezazu ordutegia bereizten duen tarifa

Etxean faktura elektrikoa murrizteko aukera ederra duzu ordutegia bereizten duen azken baliabidearen tarifa (TUR) erabiliz. Beraz, eska ezazu.

Tarifa horrek bi prezio ezartzen ditu, elektrizitatea kontsumitzen den eguneko unearen edo orduen arabera. Hala, bailara aldia eta punta aldia bereizten ditu. Eguneko 14 ordu hartzen dituen bailara aldian elektrizitate kontsumoaren heren bat eginez gero, dirua aurreztuko duzu. Gainera, garbigailua edo ontzi-garbigailua aldi horretan erabiltzen badituzu, erraz asko murriztuko duzu faktura elektrikoa, %15erainko murrizketa erdietsiz.

Nola eska daiteke?

Dei iezaiozu Azken Baliabidearen Merkaturatzaile (CUR) baten bezeroen arretarako zerbitzuari, eta adierazi ordutegia bereizten duen tarifa (TUR) kontratatu nahi duzula. Ondo egiaztatu CUR batekin dela sinatuko duzun kontratu berria. Kontratua beste mota bateko merkaturatzaileren batekin sinatuz gero, ondo aztertu CURek eskaintzen dizkizun baldintzak eta betekizunak baino hobeak diren. 

Ordutegia bereizten duen azken baliabidearen tarifa (TUR DHekin)

Kontratatutako potentzia 10 kW edo txikiagoa duten kontsumitzaileek eskubidea dute TUR izateko. TUR DHekin tarifa aukeratuz gero, kontagailua aldatu behar da, eta ordutegia bi alditan bereizten dituena ipini beharra dago. 

Bailara aldia eta punta aldia

Bailara aldia:
  • 22:00etatik 12:00etara neguan eta 23:00etatik 13:00etara udan.
  • Ordu horietan aurrezpena %57 da, ordutegia berezitzen ez duen TURen aldean.
  • Aldi egokiena da garbigailua martxan jartzeko, lisatzeko eta abar, elektrizitate kontsumoa askoz merkeagoa baita.
Punta aldia:
  • 12:00etatik 22:00etara neguan eta 13:00etatik 23:00etara udan.
  • Kostua %20 handiagoa da, ordutegia berezitzen ez duen TURen aldean.

Tarifen prezioak kontuan hartuta, TURek ordutegia bereizita ala ez edukita, nahikoa da elektrizitate kontsumoaren %30 bailara aldian egitea honako aurrezpen esanguratsu hauek eskuratzeko: 



Kontsumoaren ehunekoa bailara aldian Aurrezpena energia terminoan TUR DHekin
%30  %3
%50  %18
%70  %33
%90  %49



Azken Baliabidearen Merkaturatzaileak (CUR)

Azken Baliabidearen Merkaturatzaileak Gobernuak hautatutako enpresak dira 2009ko uztailaren 1ez geroztik, eta Azken Baliabidearen Tarifa ezartzeko betebeharra dute.

CUR aukeratu ez bazenuen 2009ko uztailaren 1 baino lehen, zure hornidura automatikoki bizi zaren aldeko CUR enpresara bideratu edo pasa zen, Euskadin Iberdrola taldea: Iberdrola Comercialización de Último Recurso, S.A.U. Zure tarifa TUR DHekin tarifara aldatzeko, zuri dagokizun besterik ezeko Azken Baliabidearen Merkaturatzailera jo dezakezu, edo ondoko taulan azaltzen diren CURetan galdetzeko aukera duzu:




Azken Baliabidearen Merkaturatzailea Bezeroen arretarako telefonoa Webgunea
Iberdrola Comercialización de Último Recurso, S.A.U. 901 20 20 20 www.iberdrola.es
Endesa Energía XXI, S.L. 902 50 88 50 www.endesaonline.com
Unión Fenosa Metra, S.L. 901 220 380 www.unionfenosa.es
Hidrocantábrico Energía Último Recurso, S.A.U. 902 860 860 www.hcenergia.com
E.ON Comercialización de Último Recurso, S.L. 902 22 28 38 www.eon-espana.com



Eska ezazu Gizarte Bonoa

Gizarte Bonoari esker tarifa murriztu ahal da. Izan ere, pentsioduna bazara, familia ugaria bazarete, edo etxeko kide guztiak langabezian badituzu, fakturan izaten diren prezioaren igoerak saihesteko aukera duzu. Horretarako, Gizarte Bonoa eskatu behar diozu Azken Baliabidearen Merkaturatzaileari.

Ahorrar electricidad

Gizarte Bonoa

2009ko uztailaren 1 baino lehen ziren azken baliabidearen tarifen prezioen izoztearen aplikazioa da, eta 2014ko urtarrilaren 1 arte egongo da indarrean.  2011ko lehen hiruhilekoan aurrezpena %15 baino handiagoa izan zen; hala ere, TURen prezioaren arabera izaten da aurrezkia: izan ere, prezioa igoz gero, aurrezpena handiagoa da.

Gizarte Bonoa eskatzeko prozesua:

Azken Baliabidearen Merkaturatzaileari (CUR) eskatu behar diozu, eta hark eskatuko dizun dokumentazioa aurkeztu beharko duzu. Eskatzeko formularioa eta ardura adierazpena egiteko eredua CURek berak emango dizkizu.

Pentsiodunak

Ohiko etxebizitzaren  kasuan, kontratuaren titularrak eska dezake, eta honako baldintzaren bat betetzen badu:

  • 60 urte edo gehiago izatea, eta gutxieneko pentsioa jasotzea.
  • 60 urtetik gora izatea, erretiro edo elbarritasun pentsioa jasotzea eta errenta aitorpena aurkeztera beharrik ez duena, edo lehengo eta dagoeneko iraungitako Zahar eta Ezintasun Nahitaezko Aseguruaren pentsioen onuraduna bada.
Honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

Familia ugariak

Ohiko etxebizitzari dagokionez, kontratuaren titularrak baino ezin dezake eska, eta honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

Kide guztiak langabezian dauden familiak

Ohiko etxebizitzaren  kasuan, kontratuaren titularrak eska dezake, eta honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

Zer gerta liteke baldintzaren batean aldaketak izanez gero?

Onuraduna izateko baldintzaren batean aldaketarik gertatzen denetik hilabeteko epea duzu haren berri emateko. Hori egin ezean, baldintzak betetzeari utzi zenionetik aurrera, fakturaren zenbatekoa berriro kalkulatuko da, eta %10eko emendatzea edo errekargua aplikatuko da.

Energia aurrezteko bestelako aholkuak


Energia aurrezteko aholkuak
Bestelako eduki interesgarria
Infografia: ibilgailu elektrikoa
Infografia: ibilgailu elektrikoa
Garraio elektriko berriari buruzko informazio grafikoa
Energia elektrikoa aurrezteko aholkuak
Energia elektrikoa aurrezteko aholkuak
Kontuan hartu gure aholkuak eta energia elektrikoa aurreztuko duzu
Argitalpena: Energia etxean
Energia etxean
Jeitsi pdf formatoan etxebizitzetan energia aurrezteko kontseilu erabilgarriak dituen gida hau
Infografía: La energía del mar
Infografia: Itsas energia
Itsas energia aprobetxatzeko teknologiei buruzko informazio grafikoa
2010. urteko txostena
2010. urteko txostena
Energiaren Euskal Erakundearen 2010. urteko txostena
Energia Eraginkorra eta Berriztagarria
Energia Eraginkorra eta Berriztagarria
Lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeentzako material didaktiko espezifikoa. Irakasleentzako baliabideak eta fitxa didaktikoak ditu.
© 2011 Ente Vasco de la Energía - EVE • Alameda de Urquijo, 36 - 1º • Edificio Plaza Bizkaia • 48011 BILBAO • Tel.: (34) 944 035 600 • Fax: (34) 944 035 699