eve
 

Buletin informatiboa. 2010eko azaroa

Euskadik "Regions 202020" deritzon sare europarra sortu du

Europako beste 11 eskualderekin batera parte hartzen du sarean Euskadik. Energia iraunkortasunaren inguruko esperientziak eta praktika onak partekatzea edo trukatzea du helburu sareak

regionsEuroparentzako Energia Adimenduna programak finantzatzen duen ENNEREG izeneko egitasmoan, Euskadirekin batera, Europako 11 eskualde hauek parte hartzen dute: Suediako Blekinge, Danimarkako Triangle, Poloniako Pomerania eta Wielkopolska, Lituaniako Kaunas, Britainia Handiko Gales, Alemaniako Alto Palatinado, Frantziako Rhône-Alpes, Bulgariako Silistra, Greziako Cyclades uharteak eta Portugaleko Madeira.

Sare edo partzuergoaren helburu nagusia hauxe da: 2020. urteari begira, Europar Batasunak energia eta ingurumen alorrean ezarritako helburuak lortzen eskualdeek lagundu ahal dutela erakustea. Hala, eskualde mailako energia politikan helburuak eta ikuskerak definitzeko ahalegin bateratu eta koordinatua garatzen ari dira eskualde horiek, betiere eskualde bakoitzean dauden baliabideak kontuan izanik eta tokian tokiko interes taldeen parte hartzea sustatuz. Hori horrela, energia iraunkorraren aldeko ekintza planak prestatu eta energia egitasmo iraunkorrak sustatu nahi dira eskualde bakoitzean.

Bestetik, aipatutako helburuak eta ikuskera Europako beste eskualde batzuetara zabaldu nahi da. Hori lortze aldera, 11 eskualde aitzindari horiek “Regions 202020” sarea eratu dute, esperientziak eta praktika onak elkarri trukatzeko, eskualde mailan energia plangintza iraunkorra garatu eta ezartzeaz bat, energia egitasmo iraunkorrak sustatu eta zabaltzeko. Helburu horiekin bat datoz eskualde guztiek hartu ahal dute parte sare horretan.

Ennereg

Hain zuzen ere, EEE da egitasmoaren jarduera edo atal baten koordinatzailea, eskualdeetan energia iraunkorraren aldeko ekintza planak (PAES) egiteari zuzendutakoa. Hala, EEEk aholkuak eta orientabideak ematen dizkie gainerako eskualdeei ekintza planak prestatzeko. Horretaz gain, eragile sozialak inplikarazteko eta haiekin jarduteko gomendioak eta iradokizunak ere ematen dizkie eskualde horietako arduradunei.

202020 zifraz adierazitako Europar Batasunaren helburuak lortzeari begira, zure eskualdeak nola lagundu dezakeen ezagutu nahi izanez gero, eta egitasmoaren buletina eskuratzeko, eman izena hemen.

INFORMAZIO GEHIAGO