Laguntzak > Energia eraginkortasuna sustatzeko diru laguntza programa udaletxeetan - 2011. urtea
Iturriaren tamaina handitu Iturriaren tamaina txikitu Imprimatu

Energia eraginkortasuna sustatzeko diru laguntza programa udaletxeetan - 2011. urtea


   LAGUNTZA HONEN ESKAERA EPEA AMAITU DA   

Deskribapena

   AURKEZPEN DATA 2011/11/30erarte LUZATUA   

Beraz, diru laguntza programa honen helburu nagusia da EAEko udalerrietako instalazioen energia kontsumoa gutxitzea.

Kanpoko argiteria publikoari lotutako instalazioetan eta eraikin publikoetan energia eraginkortasuna hobetzeko, zenbait neurri edo ekintza aurrera eraman nahi dira diru laguntza programaren bidez. Neurri horiek behar bezala gauzatzeko, udalen eskura behar diren baliabide ekonomiko egokiak jarriko dira.

Onuradunak

Diru laguntza hauen onuradunak hauexek izan daitezke: EAEko udalak, udal elkarteak eta udalen enpresa publikoak edo pribatuak, programa honetan jaso eta arautzen diren jarduerak aurrera eramateko.

Nolanahi ere, diru laguntza jaso dezaketen inbertsio proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu beharko dira.

Laguntzaren Zenbatekoa

Arlo bakoitzean diru laguntzaren gehieneko zenbatekoa hauxe da:

1. Kanpoko argiteria publikoa: kostu hautagarriaren %50eraino hel daiteke.

2. Eraikinak.
  a. Klimatizaziorako edota ur bero sanitarioa (ACS) ekoizteko instalazioak: kostu hautagarriaren %40raino hel daiteke.
  b. Baterako / hiruko sorkuntza instalazioak: kostu hautagarriaren %30eraino hel daiteke.
  c. Barneko argiztapen instalazioak: kostu hautagarriaren %35eraino hel daiteke.
  d. Inguratzaile termikoa: kostu hautagarriaren %30eraino hel daiteke.
  e. Energia monitorizatzeko sistemetarako ekipamendua edota aholkularitza: kostu hautagarriaren %50eraino hel daiteke

3. Ekintza planen prestaketa (PAES): kostu hautagarriaren %75eraino hel daiteke.

4. Beste jarduera batzuk udal instalazioetan: kostu hautagarriaren %30eraino hel daiteke.

Izen-Ematea

Izen-Emate Formularioa

Artxibo hau lehio barri batean zabalduko da RTF hau lehio barri batean zabalduko da
Eskaeraren orria
Artxibo hau lehio barri batean zabalduko da RTF hau lehio barri batean zabalduko da
Baldintza Orokorrak 2011/10/28an gaurkotuak
Artxibo hau lehio barri batean zabalduko da RTF hau lehio barri batean zabalduko da
Baldintza Orokorrak aldatzeko iragarkia (2011/03/28)

Laguntzak Eskatzeko Tokia

Eskabideak EEE/EVEren bulegoan aurkeztuko dira, helbide honetan:

EEE/EVE
Bizkaia plaza eraikina
Urkixo zumarkalea, 36 – 1. solairua
5020 posta kutxa
48011 Bilbo
Honako erreferentzia hau idatzi behar da: ENERGIA ERAGINKORTASUNA SUSTATZEKO LAGUNTZA PROGRAMA UDALETXEETAN. 2011. URTEA

Programa honi esleitutako diru-saila edo aurrekontua hiru milioi (3.000.000) eurokoa da.

Eskabideak aurkezteko epeak 2011ko azaroaren 30era arte iraungo du, edo diru laguntza guztiak eman arte, horretarako dagoen dirua lehenago agortuz gero.

Energia eraginkortasuna hobetzeko, EAEko lurraldean 2011ko urtarrilaren 1etik 2012ko ekainaren 30era arte egingo diren jarduerek jaso dezakete diru laguntza.

Informazio gehiago honako telefonoan: 94 403 56 00
 

© 2011 Ente Vasco de la Energía - EVE • Alameda de Urquijo, 36 - 1º • Edificio Plaza Bizkaia • 48011 BILBAO • Tel.: (34) 944 035 600 • Fax: (34) 944 035 699