Tenperatura baxuko eguzki-instalazio termikoak (150 m2 erabilgarri baino gehiago). Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco.
Deskribapena
2010eko deialdia itxita
Instalaciones solares térmicas con colectores planos o tubos de vacío para producción de ACS, climatización y calefacción de más de 150 m2.
INFORMAZIO GEHIAGO
Onuradunak
Enpresak, Enpresa-elkarteak, Autonomoen, nekazarien, abeltzainen eta abarren, erregimenean beren kontura diharduten langileak, Pertsona fisikoak,Jabeen erkidegoak, Irabazi-asmorik gabeko elkarteak edo erakundeak, Toki-korporazioak, Aurrekoen pareko beste edozein.
Laguntzaren Zenbatekoa
Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa kostu aukeragarriaren %40 izango da.
Laguntzak Eskatzeko Tokia
Eskabideak honako toki hauetan aurkeztuko dira:
- Arabako Lurralde Ordezkaritza; Samaniego 2, 01009 Vitoria-Gasteiz
- Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza; Easo 10, 20006 Donostia-San Sebastian
- Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza; Concha Jenerala 25, 48010 Bilbao
Eskabideak jasotzeko epea 2010ko ekainaren 30a amaituko da.
Energia eta Meategien zuzendariak emango du laguntzak esleitzeko Ebazpena, gehienez ere sei hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Inbertsioaren Justifikazioa
Diru-laguntza aldi bakarrean ordainduko da, proiektua amaitu ondoren, eta diruz lagunduko diren jardueren egiazkotasunari lotutako dokumentazio guztia aurkeztuta.