Deskribapena
Teknologia Garbien Euskal Zerrendan honako alor hauetan ingurumen hobekuntza handia dakarten ekipoak sartu dira: airea, hondakinak, zarata, energia eta baliabideak edota lurzorua.
Euskal enpresek sozietateen gaineko zergan %30eko zerga-kenketa izan dezakete ingurumen-inpaktua nabarmen gutxitzen duten energiaren alorreko teknologia berritzaileetan inbertsioak egiten badituzte. Ez dira kontuan hartuko kostu hauek: ingeniaritza eta aholkularitzari lotutakoak, azpiegituren egokipenekin zerikusia dutenak eta ekipoan integraturik ez dauden instalazioaren osagai guztiak.
Teknologia Garbien Euskal Zerrenda
Zerrendan jasotzen diren energiaren alorreko teknologiak hauexek dira:
- D-4000 Kondentsazio-galdarak.
- D-4001 Oso tenperatura baxuko galdarak.
- D-4002 Energia-eraginkortasun handiko galdarak.
- D-4003 Mikrogenerazioko unitate konpaktua.
- D-4004 Zuzeneko sugarreko hotza sortzeko xurgatze-ekipoa.
- D-4005 Gasezko motordun bero-ponpak.
- D-4006 Errendimendu handiko bero-ponpa (COP>4).
- D-4007 Presentziaren arabera argia erregulatzeko ekipoa, argiztapen naturalik ez duten pasabideetarako.
- D-4008 Zundaren bidez argia erregulatzeko ekipoa, argi naturala duten eraikinetarako.
- D-4009 Eguzki-kolektore termiko laua ura berotzeko.
- D-4010 Hutseko eguzki-kolektore termikoa ura berotzeko.
- D-4011 Siliziozko eguzki-kolektore fotovoltaikoa.
- D-4012 Aerosorgailuak.
- D-4013 Transformazio-zentro integratua.
- D-4014 Konpartimendutan banatutako transformazio-zentro konpaktua.
- D-4015 Frekuentzia-aldagailua.
- D-4100 Erregailu birsortzailea.
- D-4101 Sugar laueko erregailua.
- D-4102 Tutu murgilduko erregailua.
- B-2103 NOx emisio gutxiko erregailua.
- D-4103 Bero-berreskuratzaile birakaria (entalpikoa).
- D-4104 Infragorri bidezko lehorketa.
- D-4105 Berokuntza-ekipoa aire-hodiko errekuntzarekin.
- D-4106 Energy Saving Module.
Teknologiak hautatzeko irizpideak honako honetan oinarritzen dira:
- Eskala industrialean garatutako teknologia eta merkatuan eskuragarri izatean.
- Proposatutako alorrean ezarpen txikia izatean.
- Teknologiaren ingurumen-inpaktu orokorra positiboa izatean, legezko mugetatik gorakoa eta ingurumen-inpaktu orokor hobea duen bestelako teknologiarik ez izatean.
- Teknologiaren amortizazio aldiak bost urte baino luzeago izatean, estatuen laguntzak arautzen dituzten Europar Batasunaren zuzentarauekin bat etorriz.
- Teknologiaren transferibilitate maila handia izatean Izaera prebentiboa duten teknologien sustapenean.