CADEM, energia-eraginkortasuna lortzeko eragilea

Energiaren Euskal Erakundeak, Energia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegiaren (CADEM) bitartez, energiaren aurreztea eta eraginkortasuna, energia berrien garapena eta emisio polutzaileen murriztapena bultzatzen ditu, balio teknologiko handiko aholkularitzaren sustapenaren bidez.

Eusko Jaurlaritzaren energia-politikak eta 3E-2010 Euskadiko Energia Estrategiaren irizpideek (prestakuntza eta sentsibilizazioa, inbertsioen sustapena eta energiaren arrazoizko erabilerari buruzko aholkularitza teknikoa) zehaztutako jarduera-ildoan oinarritzen da CADEMen jarduna.

 

CADEMen jarduera-sektoreak hauexek dira:

- Industria.

- Garraioa.

- Egoitza eta zerbitzuak.


CADEMek garatzen dituen jarduerak, besteak beste, honakoak dira: laguntza teknikoko zerbitzuak, prestakuntza-ikastaroak ematea, argitalpenak egitea eta sentsibilizazio kanpainen antolaketa.