DEnergia kontsumitzen duten sektore ugarien artean, garraioa da energiaren ehuneko handiena kontsumitzen duena gaur egun.
Energia fosilen kontsumo horrek dakartzan inpaktuari eta emisio kutsagarriei aurre egiteko, bioerregaien erabilera alternatiba egokia da. Zehazki, biodiesela, landare-oliotik sortzen den ester metilikoa dena, oso aproposa da; izan ere, gasolioarekin bateragarria da eta gero eta gasolindegi gehiagoetan eros daiteke.
|