cabecera

BEST, Bioetanola: garraio iraunkorra lortzeko lanabesa.

BEST egitasmo europarrak bioetanolaren erabilera sustatzea du helburu. Horretarako, gure zerbitzugunetan bioetanolaren nahaste-hornigailuak izango dituen hornidura-sare bat eratu nahi du. Aldi berean, bioetanolaren nahasterik handiena (E85) erabil dezaketen automobil-eredu garbi edo malguen erosketa bultzatuko du.

BEST egitasmoan bioetanolaren erabileraren aldeko esperientziak eta ahaleginak partekatzen dituzten Europako zortzi eskualdek edo erkidegok hartzen dute parte; adibidez, Italiako La Spezia, Rotterdam hiria, Ingalaterrako Somerset-eko Konderria eta Euskadi ari dira lanean. Horiek guztiak batera arituko dira bioerregai berri hau ezagutarazten eta sustatzen.
Maizal
 
surtidor
Euskadin, bioetanolaz eta BEST egitasmoaz informazio gehiago nahi duenari eskura jarriko diogu prentsa-txosten handi bat.
PDF BEST proiektuari buruzko txostena
logotipos