cabecera

Bioetanolaren nahasketak

Zenbait bioetanolaren nahaste dago, eta automobilen motorretan aldaketarik egin gabe erabil daitezke horietako gehienak. Oro har, bioetanolaren %15 baino gehiago duten nahasteak badira, automobilek aldaketa txiki batzuk egin behar dituzte.

Bioetanolaren (%5) eta gasolina konbentzionalaren (%95) arteko nahastea, gasolinaz elikatzen diren ibilgailu guztietan erabil daitekeena, motorretan inolako aldaketarik gabe. Bioetanolaren kopuru edo ehuneko txikia duenez gero, ez da beharrezkoa etiketatze berezia egitea.

Bioetanolaren (%10) nahastea, gasolina-motorra duten ibilgailu gehienetan erabil daitekeena, motorretan inolako aldaketarik egin gabe. Gaur egun, etiketatze berezia behar du.

Bioetanolaren (%85) eta 95 oktanoko gasolinaren (%15) arteko nahastea. FFV (Fuel Flexible Vehicles) deritzoten automobiletan erabilgarria. Etiketatze berezia behar du.
logotipos