|
| HOME | BIODIESELA | BIO ZERBITZUGUNEEN MAPA |
|
||||
| 1- ZER DA BIOETANOLA? 2- BIOETANOLA EKOIZTEA ERAGINKORRA DA ENERGIAREN IKUSPUNTUTIK? 3- EGUNGO AUTOAN ERABIL DEZAKET BIOETANOLA? 4- ZER DIRA FFV AUTOAK? 5- MOTORRAREN EZAUGARRIAK EDO PRESTAZIOAK GUTXITZEN DIRA BIOETANOLA ERABILIZ GERO? 6- ZER-NOLAKO BERMEAK ESKAINTZEN DIZKIDATE IBILGAILUEN FABRIKATZAILEEK? |
||||
ZER DA BIOETANOLA?Landare-jatorria duen alkohol bat da bioetanola. Erregai hau azukre edo almidoi ugari duten landareetatik lortzen da, adibidez, erremolatxa, azukre-kanabera eta zerealetatik. Bioetanolaren ezaugarri kimikoak direla eta, jatorri fosila duten gasolinekin nahas daiteke edo horien ordez erabil daiteke. ---------------------------------------------------------------------------------------------------- BIOETANOLA EKOIZTEA ERAGINKORRA DA ENERGIAREN IKUSPUNTUTIK?BAI. CIEMAT-ek berriki egindako azterlanen arabera, E85-ren ekoizpenak Energia Fosilaren Ratio positiboa du, 1.262 ingurukoa. Horrek esan nahi du E85 ekoizteko erabiltzen den kWh bakoitzeko energia-onura %26 dela. ---------------------------------------------------------------------------------------------------- EGUNGO AUTOAN ERABIL DEZAKET BIOETANOLA?Bioetanolaren nahaste ezberdinak daude merkatuan, eta horietako gehienak erabil daitezke motorretan inolako aldaketarik egin beharrik gabe. Oro har, bioetanolaren nahastea %15etik gorakoa bada, autoetan aldaketa txiki batzuk egin behar dira. ---------------------------------------------------------------------------------------------------- ZER DIRA FFV AUTOAK?Bioetanolaren eta gasolinaren arteko nahasteekin, ehuneko ezberdinetan, ibiltzeko asmoz, motorretan aldaketak izan dituzten automobilei deitzen zaie auto malguak (FFV, Flexi-Fuel Vehicles). Bioetanolak onartzen duen nahasterik handienarekin (E85) zein gasolina konbentzionalarekin ibiltzeko prestatuta daude auto hauek. FFVetan motorrak automatikoki detektatzen du erregai mota eta honen ezaugarrietara egokitzen edo moldatzen da. ---------------------------------------------------------------------------------------------------- MOTORRAREN EZAUGARRIAK EDO PRESTAZIOAK GUTXITZEN DIRA BIOETANOLA ERABILIZ GERO?EZ. ---------------------------------------------------------------------------------------------------- ZER-NOLAKO BERMEAK ESKAINTZEN DIZKIDATE IBILGAILUEN FABRIKATZAILEEK?FFV autoez gain, gaur egungo automobilek bioetanolaren eta gasolinaren arteko nahasteak erabil ditzakete inolako aldaketarik egin gabe. Europan, bioetanolaren %5-15 arteko nahasteak erabil ditzaketen automobil ugari dabiltza. Hala ere, automobilaren bermearen baliozkotasunari dagokionez, alde handia dago fabrikatzaileen artean, ondoko taulan ageri den bezala: |
||||
|
||||
Bestaldetik, AEBetan, fabrikatzaile gehienek E10 onartzen dute. Jarraian, E10 nahastearekin autoaren erabilera bermatzen duten AEBetako auto-fabrikatzaileen zerrenda ematen dugu: Audi, Bentley, BMW, Buick, Cadillac, Chevrolet, Daimlerchrysler, Dodge, Ford, Geo, Honda/Acura, Hyundai, Infiniti, Isuzu, Jaguar, Jeep, Kia, Lamborghini, Land Rover, Lexus, Lincoln, Mazda, Mercedes-Benz, Mercury, Mitsubishi, Nissan, Oldsmobile, Pontiac, Plymouth, Rolls Royce, Saab, Saturn, Subaru, Suzuki, Toyota, Volkswagen, Volvo. |
||||
|