Biodiesela landare jatorriko erregaia da eta automobiletan erabil daiteke gasolioaren ordez. Bioerregai hau lehengai berriztagarrietatik abiatuta lortzen da, bai landare oleaginosetatik (koltza, ekilorea, palma...), bai landareolio erabilietatik. Azken bide hori erabiliz, hau da, olio birziklatuez baliatuta, hondakin bat baliarazteaz gain, ibai, itsaso eta lurpeko uretan isurki horrek eragin dezakeen kutsadura saihesten da.
Gasolioarekin egiten diren biodieselaren nahasteak “B” letraz identifikatzen dira. Horrekin batera, produktuan dagoen biodieselaren ehunekoa adierazteko zenbakia edo zifra azaltzen da. Oro har, esan genezake diesel ibilgailu guztiak prestatuta daudela biodieselaren edozein nahaste erabiltzeko, are biodiesel purua erabiltzeko ere.
Bioerregai hau erabili ahal izateko, egungo automobiletan ez da inolako aldaketa teknikorik egin beharrik; batez ere, b12, b15 eta b20 nahaste txikietan.
Nolanahi ere, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE/EVE) aholkatzen dio biodiesela erabili nahi duenari fabrikatzailearekin kontsultatzeko, nola erabili behar den argitzeko. |
 |