cabecera

Zer iritzi dute ibilgailuen fabrikatzaileek?

Ibilgailuen fabrikatzaile batzuek ez dute gomendatzen %5etik gorako nahasteak erabiltzea, eta gainera, ibilgailuaren bermea izateko, eskakizun edo gomendio hori bete beharra dago. Nolanahi ere, zenbait erakundek, baita EEE/EVEk ere, egindako proba eta azterketen arabera, biodieselaren erabilerak ez du aparteko arazorik sortzen, gasolioarenak sortzen dituenen aldean.

Oro har, automobilen fabrikatzaileek B5 nahastea onartzen dute. Hala ere, gero eta fabrikatzaile gehiagok, adibidez, PSA PEUGEOT taldeak eta CITROËNek, biodieselaren %30 (B30) duten nahasteak erabiltzea onartzen dute, EN 14214 eta EN 590 arauak betetzen dituzten nahasteak, hain zuzen ere.
RENAULT, 2009. urteari begira hartutako konpromisoa bete nahian, diesel motor guztietan B30 erabiltzeko moduan ari da lanean.

Ibilgailu astunak fabrikatzen dituztenei dagokienez, orain arte B5 onartu badute ere, gero eta gehiago dira B30 onartzen hasi direnak, eta fabrikatzaileren bat B100 onartzeko prest agertu da jadanik. SCANIAk koltzaren B100 onartzen du Euro IV eta V EGR eta SCR motorretan. RENAULT Trucksek, aldiz, B30 onartzen du Euro III eta aurreko motor guztietan.

Nekazaritzan erabiltzen diren ibilgailuen esparruan, Same, Lamborghini, Deutz-Fahr eta Hürlimann markekin merkaturatu eta Deutz motorrak dituzten traktore guztiek biodiesela, ehuneko ehuna, erabil dezakete (EN 14214 arauaren arabera); betiere, ibilgailuen fidagarritasuna bermatuta eta emisioen inguruan indarrean dauden bestelako arauak eta legeak betez.
logotipos