Logotipo de CovenantLogotipo del EVE
Euskera  |  Gaztelaina
Hemen zaude » Ituna
Dokumentuak  •  Albisteak  •  Loturak  •  Harremanak

Ituna

Alkateen Ituna hainbat hirik edo herrik sinatutako konpromiso multzo bat da, Europar Batasunaren energia-politikaren helburuetatik haratago joateko asmoz, CO2 emisioak gutxitzeari begira. Horretarako, energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriak hartzearekin batera, energia ekoizpen eta erabilera garbiagoa sustatzeko konpromisoa hartu dute.

Europar Batasuna (EB) klima aldaketari aurre egiteko jardunaren liderra da mundu mailan, eta lehentasun erabatekoa da erakundearentzat. Izan ere, asmo handiko helburuak ditu 2020. urteari begira, 20-20-20 zifrekin adierazita, EBn Ekintza Klimatikoaren eta Energia Berriztagarrien alorreko neurri eta helburuen barruan. Hala, EBko estatu kideek konpromisoa hartu dute euren CO2 emisioak gutxienez %20 murrizteko 2020 urterako. Alkateen Itunak konpromiso horretatik haratagoa doa, eta borondatezko akordioen bidez, eskaintza egiten die Europako herri eta hiriei bestelako konpromiso handiagoetan parte hartzeko, helburu horiek gainditze aldera.

Gaur egun, Europako 3.000 hiri Europa garbiagoaren alde; eta zurea? Informazio gehiago: www.eumayors.eu
Europar Batzordearen Alkateen Itunari buruzko webgune ofiziala
Logotipo del Gobierno Vasco
© 2010, COVENANT OF MAYORS.  EEE - Energiaren Euskal Erakundea