Bioetanolaren abantailak |
Bioerregaiek oro har, eta biodieselak bereziki, ingurumen-inpaktu txikiagoa dute, erregai fosilekin alderatuta, euri azidoa eta berotegi efektua eragiten dituzten emisioak gutxitzen baitituzte. Gainera, petroliotik eratorritako erregaien kontsumoa murriztearekin batera, motorren errendimendua handitzen du eta prestazioak hobetzen ditu. |
Energia fosila aurreztea
Garraio arloaren energiaren kontsumoa handia da oso; izan ere, Euskadin, petroliotik eratorrien eskari osoaren % 56 arlo horri dagokio, eta goranzko joera nabarmena duena.
Gainera, garraio alorrak petroliotik eratorriekiko mendekotasuna ia erabatekoa da; hain zuzen ere, inolako kontrolik ez dugun energia iturri horren menpe egotera behartzen gaituena eta haren ekoizpena munduan tirabira handienak dauden lekuetan pilatzen dena. |
 |
| Era horretan, gasolina konbentzionalaren ordez bioetanola erabiltzeak energia fosil asko aurreztea dakar, ondoko grafikoan ageri den bezala. |
 |
“Energia Fosilaren Ratioa” deritzon kontzeptua bioerregai baten energia-eraginkortasuna ebaluatzeko parametro esanguratsua da. Erregaitik atera daitekeen energia eta erregai hori fabrikatzeko eta banatzeko kontsumitzen dena alderatzen ditu parametroak.
“Energia Fosilaren Ratioa” parametroa era honetan lortzen da: erregaiak berak duen energia zati erregaia ekoizteko eta banatzeko kontsumitzen den energia. |
 |
| Ondoko taulan E85 nahastearen ratioa ikusten da. Parametro horrek 1.262 balioa du; horrek esan nahi du E85 ekoizteko erabiltzen den kWh bakoitzeko energia-onura %26 dela. |
| ERREGAIA |
ENERGIA FOSILAREN RATIOA |
| Gasolina |
0.848 |
| E5 |
0.860 |
| E85 |
1,26 |
Iturria: CIEMAT |
Ingurumen-abantailak
Landare-jatorria duenez gero, bioetanola guztiz biodegradagarria da (%100). Hori dela eta, ezusteko isurketaren bat gertatzen bada, ez da hain larria.
Motorren errekuntzan sortzen diren emisioei dagokienez, bioetanolaren sufre eta metal astunen edukia askoz txikiagoa denez, euri azidoa delakoa gutxitzen du.
Gasolinen emisioekin alderatuta, karbono dioxidoaren (CO2) emisio-kopurua ere txikiagoa da. Gainera, emisio horiek neutroak dira CO2-aren zikloan; izan ere, bioetanola fabrikatzeko erabiltzen diren zerealek beren hazkundean xurgatzen duten CO2 kantitatea eta automobila erabiltzean aireratzen dena kantitate bera da.
Horiek horrela, E85 bioetanolaren erabilerari esker, emisioak %70 gutxitzen dira, eta E5 bioetanola erabiliz, berriz, % 3, ondoko grafikoan ageri den bezala: |
 |
| Garraioan erabiltzen diren erregaiak ageri dira ondoko irudian, eta horietako bakoitzaren eragina CO2 emisioekiko (ardatz horizontala) eta bestelako partikulekiko eta NOx emisioekiko (ardatz bertikala). |
 |
Ikus daitekeenez, CO2 emisioen kopuruak gora egiten du grafikoan eskuinalderantz jotzen dugun neurrian. Halaber, zenbat eta gorago egon grafikoan erregai bat, orduan eta partikula eta NOx emisio gehiago aireratuko ditu erregai horrek.
Grafikoaren datuen argitan, zenbait ehunekotan nahastutako bioetanolaren erabilera, CO2 emisioen murrizketarekin batera, partikula eta NOx emisioak gutxitzeko konponbide egoki bat dela nabarmendu behar da.
Beraz, klima-aldaketa eragiten duten berotegi efektuko emisioei aurre egiteko eta ingurumena hobetzeko, bioetanola irtenbideetako bat da. |
Gizarte-abantailak
Petrolioaren prezioaren etengabeko gorakadaren ondorioz, baliteke E85 bioetanola gasolina baino merkeago izatea etorkizun hurbilean. Era horretan, bioetanolak lagundu dezake gasolinaren prezioa egonkortzen; ekonomiaren, oro har, eta kontsumitzaileen onerako izango dena; izan ere, prezioaren gorabehera handiek eragiten duten ziurgabetasuna edo zalantza gutxituko da.
Bestetik, ondorio ekonomiko positiboak ekarriko ditu euskal enpresek fabrikatu eta banatuko duten bertako erregai bat kontsumitzeak; tokian tokiko herritarrak arituko baitira lanean eta beste herrialde batzuetatik ekartzen den erregaia ordezkatuko baitu, erregaiekiko kanpoko energia-mendekotasuna gutxitzen lagunduz.
Azkenik, nekazaritza alorrean eta bioerregaien fabrikazioan eta horniketan sortuko den enplegua nabarmentzekoa da. Horrekin batera, utzitako edo abandonaturiko nekazaritza-lurren berreskurapena aipatu behar da. |
 |
|
|