Bioetanolak honako bi aplikazio nagusi hauek ditu:
- Ibilgailuetan erregai gisa erabiltzeko, bai egoera ia puruan, bai 95 oktanoko gasolinarekin nahastua ehuneko ezberdinetan (E5, E10, E85). Automobiletan erabiltzen da gehienbat; hala ere, zenbait herrialdetan, autobusetan eta ibilgailu industrialetan ere erabiltzen da.
- Gasolina tradizionalei eransten zaien gehigarri gisa, EtilTerButilEter (ETBE) eran. Etanola isobutenorekin (berriztagarria ez den petroliotik eratorria dena) nahasten da eta ETBE eratzen da. Produktu hori ehuneko edo kantitate txikietan (%1,5) eransten zaie gasolinei, detonazioaren kontrako gehigarri moduan, oktano-indize handia baitu. Lehen gasolinetan erabiltzen zen berunaren ordezkoa da gaur egun.
|