cabecera

Bioetanolaren automobilak

Zer dira?

Bioetanolaren eta gasolinaren arteko nahasteekin, ehuneko ezberdinetan, ibiltzeko asmoz, motorretan aldaketak izan dituzten automobilei deitzen zaie auto malguak (FFV, Flexi-Fuel Vehicles). Bioetanolak onartzen duen nahasterik handienarekin (E85) zein gasolina konbentzionalarekin ibiltzeko prestatuta daude auto hauek. Gainera, zenbaitetan, erregai berriztagarri hori erabiltzeak potentzia handiagoa ematen die automobilei.

Herrialde batzuetan, Brasilen eta AEBetan, adibidez, 20 automobil-eredu malgu edo garbi ezberdin daude, eta erregai fosilen ordez, energia iturri berriztagarriak erabil ditzaketen automobil-ereduen fabrikazioa gora doa.
Coche bioetanol
Energiaren Euskal Erakundeak erositako automobil malgu berria.
logotipos