cabecera

Biodieselaren nahasteak

Gantz-azidoen ester metilikoak (FAME), biodiesel deritzotenak, landare- edo animalia-jatorria duten produktuak dira, eta horien konposaketa eta ezaugarriak EN 14214 arauak zehazten edo finkatzen ditu; iodoaren indizea izan ezik, 140 baita gehieneko balioa.

Gasolioei buruzko EN 590 arauak baimentzen du gasolio konbentzionalak biodieselaren %5eraino izan dezakeela, eta ibilgailuek hori erabiltzeko berme guztiak dituzte. Biodiesel horrek, 61/2006 Errege-dekretuaren arabera arautua, EN 14214 kalitate-zehazpenak dioena bete behar du.

Bestaldetik, 2003/30CE zuzentarauari jarraiki, biodieselaren kantitatea %5 baino handiagoa duten erregaiak, eta, beraz, EN 590 araua betetzen ez dutenak, behar bezala etiketatu behar dira salmenta-gunetan, kontsumitzaileak informazio egokia izan dezan.
logotipos