ZER DA BIODIESELA?
Landare-jatorria duen erregai berriztagarri bat da, lehengai berriztagarrien bidez ekoizten dena, bai landare oleaginosetatik abiatuta (koltza, ekilorea, palma...), bai landare-olio erabilietatik abiatuta.
Gasolioaren ordezkoa da diesel motorretan eta egoera puruan, %100 biodiesela, edO gasolioarekin nahastua erabil daiteke. Gasolioarekin nahastean eratzen diren nahasteei “B” letraz identifikatzen dira. Horrekin batera, produktuan biodieselaren ehunekoa adierazten duen zifra ageri da.
----------------------------------------------------------------------------------------------------
EDOZEIN LANDARE-OLIO DA BIODIESELA?
EZ.
Biodiesela izateko, ezinbestekoa da EN 14214 araua betetzea, biodiesela gantz-azidoen ester metiliko gisa (FAME) definitzen duena. Gaur egun, biskositatea da arrazoi nagusia ez erabiltzeko landare-olioak erregai moduan diesel motorretan zuzenean. Biskositate hori gutxitzeko, olioei transesterifikazio deritzon prozesu kimikoa egiten zaie. Era horretan, hasierako nahastean dauden triglizeridoak alkoholarekin erreakzionatzen dute eta ester metilikoak eta glizerina sortzen dira.
----------------------------------------------------------------------------------------------------
BIODIESELA EKOIZTEKO PROZESUAN SORTZEN DEN GLIZERINAREKIN ZER EGITEN DA?
Biodiesela ekoizteko sortzen den glizerina era askotako gauzak egiteko merkaturatzen da, esate baterako, kosmetikoak, lehergaiak, xaboiak eta abar. Dena dela, eratzen
----------------------------------------------------------------------------------------------------
BIODIESELA GASOLIOA BAINO GARESTIAGOA DA?
EZ.
Gasolioa ordezkatzen duen erregai bakarra da biodiesela. Ekoizteko kostua handiagoa izan arren, prezio bera dute, gasolio eta gasolinekin alderatuta, biodieselari zerga gutxiago ezartzen baitzaio. Gainera, energiaren aprobetxamenduari erreparatuz gero, biodiesela egokiagoa dela nabarmendu behar da; izan ere, erregai bat ekoizteko erabiltzen den energia eta erregai horretatik lortzen dena alderatzen bada, gasolio konbentzionalak baino energia gehiago aprobetxatzen du biodieselak. Horrek esan nahi du biodieseletik energia gehiago ateratzen dela, fabrikatzeko erabiltzen dena baino
----------------------------------------------------------------------------------------------------
BILTEGIRATZEKO SISTEMA BEREZIRIK BEHAR DA?
EZ.
Gasolio konbentzionalaren aldean, biodieselaren eskuztatze edo manipulazioa eta biltegiratzea ez da arriskutsuagoa. Biltegiratzeko ez da tanga edo neurri berezirik erabili beharrik. Gainera, sugar-puntua (148 ºC) gasolioarena (51 ºC) baino altuagoa da.
Biodieselaren ekoizleek gomendatzen dute ez biltegiratzea 3 eta 6 hilabete artean baino gehiago, egonkortzeko gehigarririk erabiltzen ez bada, behinik behin. Nahasteetarako ere prozedura bera erabiltzeko aholkatzen da. Egonkortzaileak erabiliz gero, denbora luzeagoz eduki daiteke biodiesela egoera onean. Biodieselaren edukiontziak edo tangak hotzetatik babestu behar dira, hotzaren hotzez ez solidotzeko 0ºC-tik beherako tenperaturekin. Hain zuzen ere, biodiesela gasolioarekin nahastean konpontzen da arazo hori.
----------------------------------------------------------------------------------------------------
EGUNGO AUTOAN ERABIL DEZAKET BIODIESELA?
BAI.
Egungo motorretan ez da inolako aldaketa teknikorik egin beharrik bioerregai hau erabiltzeko. Dena dela, lehenago gasolioa erabilitako ibilgailu batean biodiesela erabiltzean lehen aldez, bi depositu bete ondoren, erregai-iragazkia aldatzea komeni da. Izan ere, biodieselak “garbigarri” ahalmen handia du eta gasolioak uzten duen zikinkeria garbitzen du. Edozein kasutan, erregai-kantitate handia kontsumitzen duten ibilgailu astunetan baino ez da egin behar aldaketa hori.
Bestaldetik, biodieselaren kalitatearen arabera, kontuan hartu behar da gasolio-ponpen junturei kalte egin diezaiekela, eta ondorioz, matxura handia eragin autoari. Hala ere, arazo hau automobil zaharretan baino ez da gertatzen gaur egun, 1992. urteaz geroztik juntura horiek material sintetikoekin egiten baitira, eta material horiek prestatuta daude erregai alternatiboak erabiltzeko.
Azkenik, gogoratu behar da, biodiesela ez dela produktu berria; izan ere, 1900. urtean, Rudolf Dieselek, Parisen, diesel motor berria aurkeztu zuenean, erabili zuen erregaia kakahuete-olioa izan zen.
----------------------------------------------------------------------------------------------------
MOTORRAREN EZAUGARRIAK EDO PRESTAZIOAK GUTXITZEN DIRA BIODIESELA ERABILIZ GERO?
EZ.
Gasolioaren energia espezifikoarekin alderatuta, %4 gutxiago izan arren, biodieselaren labaingarritasun handiari esker berdintzen edo parekatzen da alde hori. Hala, erregai bien energia-errendimendua bera da, funtsean. Gainera, biodieselaren labaingarritasun handiak motorra babesten du, marruskadura eta zarata txikiagoak baitira. Hori dela medio, mantentze-lanen gastuak gutxitzen dira.
Biodieselaren errekuntza gasolioarena baino hobea da, egituran oxigeno gehiago baitu. Horren ondorioz, kedar-emisioak nabarmen gutxitzen dira, ia %55eraino. Era horretan, ke beltz eta usain txarrik ez da sortzen.
----------------------------------------------------------------------------------------------------
ZER-NOLAKO BERMEAK ESKAINTZEN DIZKIDATE IBILGAILUEN FABRIKATZAILEEK?
Ibilgailuen fabrikatzaile batzuek ez dute gomendatzen %5etik gorako nahasteak erabiltzea, eta gainera, ibilgailuaren bermea izateko, eskakizun edo gomendio hori bete beharra dago. Nolanahi ere, zenbait erakundek, baita EEE/EVEk ere, egindako proba eta azterketen arabera, biodieselaren erabilerak ez du aparteko arazorik sortzen, gasolioarenak sortzen dituenen aldean.
AUTOMOBILAK
Oro har, automobilen fabrikatzaileek B5 nahastea onartzen dute. Hala ere, gero eta fabrikatzaile gehiagok, adibidez, PSA PEUGEOT taldeak eta CITROËNek, biodieselaren %30 (B30) duten nahasteak erabiltzea onartzen dute, EN 14214 eta EN 590 arauak betetzen dituzten nahasteak, hain zuzen ere.
RENAULT, 2009. urteari begira hartutako konpromisoa bete nahian, diesel motor guztietan B30 erabiltzeko moduan ari da lanean.
IBILGAILU ASTUNAK
Ibilgailu astunak fabrikatzen dituztenei dagokienez, orain arte B5 onartu badute ere, gero eta gehiago dira B30 onartzen hasi direnak, eta fabrikatzaileren bat B100 onartzeko prest agertu da jadanik. SCANIAk koltzaren B100 onartzen du Euro IV eta V EGR eta SCR motorretan. RENAULT Trucksek, aldiz, B30 onartzen du Euro III eta aurreko motor guztietan.
NEKAZARITZAKO IBILGAILUAK
Nekazaritzan erabiltzen diren ibilgailuen esparruan, Same, Lamborghini, Deutz-Fahr eta Hürlimann markekin merkaturatu eta Deutz motorrak dituzten traktore guztiek biodiesela, ehuneko ehuna, erabil dezakete (EN 14214 arauaren arabera); betiere, ibilgailuen fidagarritasuna bermatuta eta emisioen inguruan indarrean dauden bestelako arauak eta legeak betez. |